2023ko irailaren 22tik urriaren 1era, ASTEKLIMA, Klimaren eta Energiaren Astearen, laugarren edizioa ospatuko da Euskadin. Eusko Jaurlaritzak sustatu du ekimen hori, EEEren eta Ihoberen bidez, eta herritarrak kontzientziatzea eta bidezko trantsizio energetiko eta klimatiko baten alde mobilizatzea du helburu.
Aurten, 4 jarduera izango dira Izarran:

1. Nekazaritza ekosistema eraginkorrak elikagaiak ekoizteko.
Data eta ordua: Irailak 22 – 18:00.
Lekua: Kultura etxea.
Nekazaritza birsortzaileko tresnak eta egiteko moduak azalduko dira, modu eraginkorragoan eta ergonomikoagoan lan egiteko eta urtero gure ekoizpena eta gure lurzoruaren baldintzak hobetzeko.

2. ‘Ingurumena zaindu’. Antzerkia.
Data eta ordua: Irailak 24 – 12:30.
Lekua: Plaza berria.
Ingurumena zaintzeko eta kontzientziatzeko antzezlana, jolasaren eta dibertsioaren bidez. Haurren artean jarrera arduratsuagoak sustatzeko, etorkizun iraunkorragoa izateko.

3. Street scape.
Data eta ordua: Irailak 24 – 17:00.
Lekua: Plaza berria.
Asmakizun joko honekin, energia trantsizio iraunkorrean aurrera egiteko gakoak ikasiko dituzte. Eta horren helburua, azken batean, gure planeta modu ludikoan zaintzeko kontzientzia sustatzea izango da. Eman izena doan hemen.

4. Material birziklatuekin perkusio tailerra.
Data eta ordua: Irailak 26 – 9:30.
Lekua: Izarrako Herri eskola.
Perkusio tailerra material birziklatuekin, berrerabilera ekonomia zirkularraren oinarri gisa baloratzeko eta edukiontzietan uzten diren materialei bigarren bizitza ematen ikasteko.

5. Gorbeialdean Behin.
Data: Irailaren 25etik 30era. Online.
Gorbeialdeko Kuadrillako sare sozialen bidezko online lehiaketa (@Gorbeialdea).
Nola parte hartu? Kuadrillaren sare sozialetan egunero partekatuko den estekan (Google forms) sakatu eta galderak betetzea. Egunero bi galdera berri partekatuko dira: energiari eta klimari buruzko bat, eta Gorbeialdeari buruzko beste bat. Galdera bakoitzak hiru aukera izango ditu, eta bakarra izango da zuzena.

Gaiak: energia, krisi klimatikoa eta ekologikoa, biodibertsitatea, birziklapena, baliabide naturalak, ekonomia zirkularra eta kutsadura.

Parte hartzen duten guztien artean egunero sariak zozketatuko dira. Sariak 30 eta 60 euroko bonuak izango dira, Gorbeialdeko saltokietan gastatzeko.

Parte hartu eta kontzientzia hartu!