Irailaren 16an Urkabustaiz Eguna ospatuko da Goiurin.

Ekintzaz betetako programa aberatsa antolatu da, etenik gabekoa.

Goizean izango dira puzgarriak, egurrezko jolasak, herri kirol erakustaldia eta herri bazkaria.

Arratsaldean izango dira mus, briska eta putxe txapelketak, tortilla patata lehiaketa, Alex Ferreira ‘El Hierro’-ren zein A Triki Punk taldearen kontzertuak, umeendako antzerkia eta txokolate jana.

Azkenik, gaua luzatuko da parrillada, Euskal Rockmeria, bolo txapelketa eta DJekin.