Datorren ostegunean, abuztuak 10, Apregindanako San Lorenzo jaiak ospatuko dira.

Mendi ibilaldi bat antolatu da Apregindanako inguruak ezagutzeko; 17:30ean egin dute hitzordua. Eta, horren ostean, 19:30ean, afari-merienda egingo da iturrian.

Horrez gain, 19:30ean Kataluniako Roure Band folk taldearen kontzertua izango da. Eta 21:00etan, dantzaldia Felix Newman-ekin.

Ondo pasau!