Bihartik, asteazkena, uztailaren 23ra arte, Urkabustaiz Euskal Herriko herri mugimendu eta herri borroken isla izango da kapitalismoari alternatiba izan nahi dutenak. Ekimen honen helburua da Euskal Herrian dauden herri mugimenduen eta borroken arteko saretzea egin, elkarren artean ezagutzera eman eta elkar indartzea.
Programa zabal honek barne hartzen ditu hitzaldi eta tailer ugari (neokolonialismoa, zahartzaroa, gorputza, feminismoa, kulturgintza, independentzia, aldaketa klimatikoa, kapitalismoari herri alternatibak, faxismoa, lurraren defentsa, etxebizitza, AHT…), baita ume zein helduendako aisialdi ekintza ugari ere.