Ostiral honetan, ekainak 23, hainbat pilota partidu izango dira Izarrako frontoian 20:00etan, Mikel Goñiren agur biraren barruan.

Lau t´erdiko desafioan Alvarez de Arkaya eta Arauzo lehiatuko dira.

Horren ostean, bikoteen txandan Mikel Goñi eta Iriarte bikoteak Landaluze eta Perez izango ditu aurkari.

Sarrerak dagoeneko salgai daude 8 eurotan Izarrako La Fonda tabernan.

14 urtetik beherakoek sarrera doan izango dute.