Izarrako Udaleko Berdintasun Sailak feminismoa eta kultura askotarikoak lantzen dituzten filmen emanaldiak antolatu ditu.
Urriaren 9an ‘Potiche, mujeres al poder’ filma eskainiko da 18:00etan, Izarrako kultura etxean. Francois Ozon-en film honek gizarte aberatsetako matxismoa ekarriko du gogora.
Horren ostean, azaroaren 20an, ‘Agua con sal’ proiektatuko da leku eta ordutegi berean. Pedro Perez-Rosado zuzendari dela, inmigrazioaren arazo latza deskribatuko du.