Izarrako jaietako herri bazkarirako izenemate epea irailaren 26ean bukatuko da.
Herri bazkaria, jaietako mugarrietako bat, urriaren 1ean izango da, 15:00etan.
Hiru menu prestatuko dira: beganoa, entsalada eta fideua batuko dituena; orokorra, fideua eta txerri masailak izango dituena; eta umeena, tomatedun pasta eta oilasko bularrekin.
Txikienek 12 euro ordainduko dituzte; eta gainontzekoek 15 euro.
Izenematea okindegian egin beharko da.