Gaixotasun mentala duten pertsonei zuzendutako Zainduz atsedenerako programan izena emateko epea zabalik dago.

Gaixotasun mental kronikoak dituzten 18 eta 64 urte bitarteko pertsonei zuzendutako 4-5 eguneko egonaldiak dira; eta programaren helburua da haien zaintzaileak direnek atseden hartu, errekuperatu edo garapen pertsonalerako denbora izatea.

Izena emateko epea abuztuaren 19an bukatuko da. Interesatu duten pertsonek Udaleko Ongizate Zerbitzura jo beharko dute.

Informazio gehiago.