Urkabustaizko Udalak peoien enkargatu lana egiteko pertsona bat kontratatuko du laster. Kontratua sei hilabeterako izango da, jardun osoz.
Interesa duten pertsonek curriculuma udal bulegoetara eraman beharko dute maiatzaren 31 aurretik.
Kontratatua izango den pertsonak zuzendu eta koordinatu beharreko taldea udalerriko hobekuntza, konponketa txiki eta eremu publiko zein ingurumenaren zaintzaz arduratzen da.