Joan den irailaren 25ean gimnasioaren dinamizazioa jarri zen martxan berriro, egungo egoerak ezartzen dituen edukiera mugekin. Zerbitzu hori martxoan, inauguratu eta gutxira, eten egin behar izan zuten, eta helburua da begirale bat erabiltzaileen eskura jartzea, kirola egiten lagun diezaieten. Ordutegia honakoa da: ostiraletan 18: 00etatik 21: 00etara eta larunbatetan 9: 30etik 12: 30era.
Bestalde, datorren astean hasiko dira Lan eta Jolas taldeak antolatutako kirol jardueretako batzuk (zumba, gimnasia eta yoga) eta gainerakoak (fitness aerobikoa, fitness aerobikoa eta tatubata, stretching (luzaketak) eta hiri-dantza. Pintura eta eskulan tailerrak ere hilabete honetan hasiko dira.
Gainera, Izarragorrik bere jarduerari ekingo dio.