Orrialde honetan Urkabustaizko Udalak bere web gunean dituen eduki eta zerbitzuak zein baldintzatan eskaintzen dituen irakurri dezakezu. Web gune honetan sartzeak, momentuan indarrean dauden Erabilera Baldintzak ezagutu, ulertu eta onartzea dakar.
Informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 legea betetzeko eman beharreko argibideak:
Web gunearen titularitatea
Domeinua: www.urkabustaiz.eus
Titularra: Urkabustaizko Udala
Helbidea: Udal plaza 2 | 01440 IZARRA | Araba
Tel: +34 945 43 70 80
Faxa: +34 945 243 72 88
Posta elektronikoa:: info@urkabustaiz.eus
IFK: P0106200I
www.urkabustaiz.com web gunea erabiltzeko ohartarazpenak eta baldintzak
- Urkabustaizko Udalak Urkabustaizko herritar guztiei eta Internet sarearen erabiltzaile guztiei eskaintzen dien web gunea duzu hau. Erabiltzaile horiei zerbitzuak eta informazioa ematea du helburutzat, bai eta Urkabustaiz Udala eta bertako jarduerak ezagutaraztea ere.
- Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Ez dago ez web gunea ez edukiak aldatzerik.
- Administrazioak web gunearen bitartez ematen duen informazioak ez du ordezten aldizkari eta buletin ofizialetan agiriak argitaratu beharra, horien argitalpena edukiaren fede ematen duen tresna baita.
- Web gunean beste pertsona fisiko edo juridiko batzuen iturrietatik datorren informazioa jasotzen denean, edo esteken nahiz beste sistema batzuen bidez beste iturri batzuk eskuragarri jartzen direnean, Urkabustaizko Udalak ez du gune horien edukiaren, zehaztasunaren edo eguneratzearen erantzukizunik izango.
- Urkabustaizko Udalak ez du hirugarrenek web gunean aurkitzen duten informazioaren erabileraren erantzukizunik; dena den, zenbait agiri eta aplikatibotarako egiten diren ohartarazpenak bete beharko dituzte.
- Erabiltzaileek ematen dituzten datuak kasu bakoitzean adierazten diren helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta ez zaizkio beste inori emango, Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalak babesteko ezarritako oinarrien haritik.
- Urkabustaizko Udalak ez du bermatzen web guneak nahiz zerbitzariak birusik ez dutenik, eta ez du bere gain hartuko web gunean sartzean sor daitezkeen kalteen edo han sartu ezinak sortutakoen erantzukizunik.
- Urkabustaizko Udalak beretzat hartzen du web gune honetako edukiak, argibideak, aplikatiboak eta abar edozein unetan eta aldez aurretik ohartarazi gabe aldatzeko eskubidea.
- Urkabustaizko Udalak web gune honek albait eraginkortasun handienaz funtzionatu eta sortzean ezarritako helburua bete dezan nahi du, horregatik mantentzen du eta hori lortzeko arrazoizko bitartekoak jartzen ditu, baina ez du bere gain hartzen erabiltzean sor daitezkeen eragozpenen edo akatsen erantzukizuna.
- Urkabustaizko Udalak web orri honetan azaltzen diren baldintzak eta ohartarazpenak aldatzerik izango du; hori dela eta, aldian behin kontsultatzeko gomendatzen dugu, aldaketarik egin balitz ere.
Web gunea erabiltzeak baldintza eta ohartarazpen hauek onartzea dakar. Argibiderik, ohartarazpenik, kexarik edo bestelakorik adierazi nahi izanez gero Urkabustaizko Udalari jo.
Ematen dituzten datuak direla eta, erabiltzaileek Datuak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ematen dizkien eskubideak -datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu- baliatu ahalko dituzte. Telefonoz, postaz, faxez edo posta elektronikoz egin ahalko dute hori, aldez aurretik identifikatuta.