Asteartean, maiatzak 21, Gorbeialdeko trantsizio energetiko korporatiboari buruzko hitzaldi eta batzar irekia izango da.

Urkabustaizko kultura etxean izango da, 19:00etan.

Honako galderei erantzuna ematen saiatuko dira: “Zertan datza Gorbeialdean eraiki nahi duten proiektua?” eta “Zer egin dezakete herritarrek horren kontra?”.

Saioa Kukuso Taldeak antolatu du, eta txikiendako zaintza zerbitzua izango da aurretik 655 729191 zenbakira deituta.