Urriaren 14an eta 15ean Untzako San Fausto jaiak ospatuko dira, laster jakitera emango dugun programazio zabalarekin.

Horren baitan, larunbatean herri bazkaria egingo da (15 euro helduena, eta 5 euro umeena) eta dagoeneko izenematea zabalik dago.

Interesa dutenek Untzako txokora jo beharko dute; urriaren 8a da azkeneko eguna.